Inoiz baino aurkezpen gehiago Idazleen Biltzarrean gaur, Saran
Ekitaldia 29. aldiz ari dira egiten eta, besteak beste, Pier Paul Berzaitz kantaria sarituko dute.
Berria.info 2012-04-09 - 10:03:59
29. Idazleen Biltzarra
egiten ari dira gaur Saran, eta antzolatzaileek adierazi dute "inoiz
baino aurkezpen gehiago" egingo direla aurten. Ehunen bat egile, 25
elkarte eta 17 bat argitaletxe bildu dira Sarako kiroldegian. Besteak
beste, gainera, Pier Paul Berzaitz kantaria eta Ziburuko Jakintza
elkartea sarituko dituzte. Berzaitzek Hemen diskoa kaleratu zuen iazko azaroan. Elkar argitaletxeak emandako
Gazteluma saria —Ipar Euskal Herriko idazle gazteentzako izaten da—, berriz, Peio Jorajuriak jasoko du, Otalatz liburuagatik. Biltzarraren helburu nagusia izaten da liburu uzta erakustea, eta aurtengoa bete-betea dator.
10:00etan zabaldu ditu ateak biltzarrak. Ondotik, Euskaltzaindiak lau liburu aurkeztuko ditu: Xiberoko Antzertia eta Pastorala; Bertze prediku batzuk; Gazteak, aisialdia eta euskara Ipar Euskal Herrian, eta Onomastique du Nord du Pays Basque. Eusko Ikaskuntzak, gainera, urtero bekak banatuko dizkie hamalau ikasleri. Arratsaldean aurkezpen gehiago egingo dira.

No hay comentarios:
Publicar un comentario