EUSKAL HERRIA
Hil egin da atzo Tafallako haur eskola batean istripua izan zuen haurra
Zainketa intentsiboko unitatean
zegoen. Atzo goizean eskolako langileek konorterik gabe aurkitu zuten
umea, burua patioko hesiko bi barra lodiren artean zuela.
Berria.info 2012-03-27 - 10:05:26
Atzo Tafallako (Nafarroa) haur eskola batean istripua izan zuen haurra hil egin da. Larri eraman zuten Iruñeko Ospitale Guneko zainketa intentsiboen unitatera. Haurrak bi urte zituen, Nafarroako Gobernutik baieztatu dutenez.
Atzo, 11:30 aldera, haur eskolako langileek konorterik gabe aurkitu zuten umea. Burua patioko hesiko bi barra lodiren artean zeukan sartuta. Larrialdietara deitu, eta suhiltzaileak eta Nafarroako Ospitale Guneko larrialdietako talde bat hara joan ziren.
Haurra bere onera ekartzeko maniobrak egin ostean, ospitalera eraman zuten, oso larri. Arnasa hartzeko laguntza behar zuen. Pediatriako zainketa intentsiboen unitatean ospitaleratu zuten umea. Foruzainek ikerketa abiatu zuten zer gertatu den argitzeko. Besteak beste, haur eskolako arduradunekin bildu ziren atzo.






No hay comentarios:
Publicar un comentario