martes, 13 de marzo de 2012

TEKNOLOGIA DIGITALA ETA HIRITAR DIGITALAK HAINBAT ALORRETAN(EMPRESA,HEZKUNTZA,...)


Hiritar Digitalen III. Nazioarteko Biltzarra izango da Donostian maiatzean
Hedabide sozialak, enpresa eta lehiakortasuna, 2.0 hezkuntza, eta gobernantza eta hiritarrak gaiak jorratuko dituzte.
2012-03-12
Hiritar Digitalen III. Nazioarteko Biltzarra izango da maiatzaren 8an eta 9an Donostian, Kursaal Jauregian, Ahazten ikasten lelopean. Adituek euren esperientziaren berri emango dute. 
Biltzarrak lau arlo nagusi izango ditu: hedabide sozialak, enpresa eta lehiakortasuna, 2.0 hezkuntza, eta gobernantza eta hiritarrak. Hedabide sozialetan aditu direnek, kasu, azken joerak aurkeztuko dituzte eta, bestek beste, komunitateak nola sortzen eta dinamizatzen diren edota hiritarrak mobilizatzeko zenbateko indarra daukaten azalduko dute. Enpresari eta lehiakortasunari buruzko hitzaldietan, adieraziko dute nola aprobetxa daitezkeen teknologi berrien ahalmenak salmentak handitzeko. Fenomeno sortu berri batzuen inguruan ere mintzatuko dira; hala-nola, datuen kazetaritzaz eta finantzaketa kolektiborako plataformez.
Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Adegi, Deustu Fundazioa eta Gobernantza Demokratikoaren Erakundea ditu babesle ekimenak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario