EUSKARA
Hizkuntza eskubideen aldeko manifestazioa egingo dute gaur arratsaldean Baionan
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak eta Euskal Konfederazioak Deiadar manifestazioa
antolatu dute, hizkuntza gutxituen eskubideak errespeta daitezen
eskatzeko. Hainbat alderdi politiko, sindikatu, eragile eta elkartek
egin dute bat deialdiarekin. 17:00etan hasiko da, Xaho kaian.
Berria.info 2012-03-31 - 12:01:34
Ipar Euskal Herrian euskara hizkuntza ofiziala izan dadila eskatuko dute gaur, Baionan, Gure hizkuntzak, eskubide bat, lege bat lelopean. 17:00etan abiatuko da manifestazioa, Xaho kaitik. Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak eta Euskal Konfederazioak Deiadar antolatu dute manifestazioa, eta Baionara biltzeko dei egin dute. Hainbat alderdi politiko, eragile, sindikatu eta elkartek egin dute bat deialdiarekin.
"Euskara berezkoa da bere lurraldean, eta, ondorioz, ofiziala behar du izan, bai eta lehentasunezkoa eta ezagutu beharrekoa ere", adierazi zuen Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak manifestazioaren aurkezpenean.
Ofizialtasuna eskatzeaz gain, Frantziako Estatuak Erregio edo Gutxiengoen Hizkuntzen Europako Ituna berrets dezala aldarrikatuko dute, "euskararen gisako lurralde hizkuntzak eremu publikoan ofizialki aitortuak izan daitezen". Hizkuntzen lege egokia bozkatua eta aplikatua izatea ere eskatuko dute.
Kontseiluak eta Euskal Konfederazioak diote Frantziako Senatuko hizkuntza gutxituen lege proposamena, nahikoa ez izateaz gain, euskararentzako "atzerapausoa" dela. Legea "interpretazioetara irekia" geratzen dela esan dute, eta horrek neurriak gutxitzeko aukera ematen duela.
Deialdia ez da Euskal Herrira mugatzen, hizkuntza gutxituak dituzten Frantziako herrialdeko beste tokietara ere zabaldu dutelako: Herrialde Katalanak, Kortsika, Bretaina, Okzitania eta Alsaziara.

No hay comentarios:
Publicar un comentario